Arbol bat mintzo
Zamora, Auxtin (Auxtin)
1
Entzun dut oihanzain itsuen munduan
Arbol bat mintzatzen prediku alkian,
Itsuek zuketen min beharrietan
Ez zuten aditu erran zuenean.
2
«Oihanzain guziek ez dakite xuxen
Arbolek zertako oz duten kurritzen
Ez gaztain ondoek ezkurrik emaiten,
Haltzak mizpirekin sekulan nahasten,
3
Sinets nezazue ohanzain anaiak,
Zuek ni bezala behar duzutenak
Gauaz: zeruetan urrezko xiloak.
Egunaz: lur, aire, iguzki, ihitzak,
4
Hinkili, hankala, bi zangorekilan
Nonbait egoiteko gizonek dute lan,
Erditu lekuan aldiz bizitzean
Arbolak dirade askatasunean.
5
Gizonak, batzuek bertzeak meneko
Zanpakoka, omen, elgar berdintzeko,
Aldiz oihanean, zoazte zertako:
Haitzak haitzekin bat, lizarrak auzoko.
6
Arbolak, gizonak, elgar iduritsu
Lur azpian dira biak buztinotsu,
Bainan lur gainean, gizon nahasitsu
Egiten bazinu arboleri kasu...»