Gure Gizonak.
Zaldun.
1
Horra nun dugun hurbil hurbila hoz emaiteko eguna,
Beraz, parada erakhusteko gure eskualduntasuna!
Adi arbaso maiten oihuak altcharazi oiharzuna:
"Eskual-Herriko ume garbia, froga haizen fededuna!"
2
Fededun dena da ohartuko kenka izigarri huntan
Boz-emaitea zoin den handia frantses eginbideetan!
Badaki dela behar jokatu sinhestearen onetan,
Deus egin gabe ez Herriaren, ez etchearen kaltetan!
3
Hiru pondu hoik begiraluko derauzkiguten gizonak
Guk hautatzea egin dezala zeruko Jainko Jaun onak!
Gizon horiek baditugula klarki dio "Eskualdunak"
Ybarnegaray, de Coral eta Delzangles gizon zuzenak!
4
Ybarnegaray biphila dute mundu guzian aiphatzen,
Nork ez daki ha denez azkarki behar-orduan mintzatzen?
Oren hitsetan "Gamberan" zauku chut eta borthitz planta!
Kontrarioak nola ez ditu errotikan kordokatzen!!
5
Orai beretik goretsi-eta bethiko deputatua,
Goretsiko dut egina duen lagun on baten hautua!
Bai "Uharteko jauregi" hartan daite laster kokatua
Etchekandere gazte lerden bat eskualdunen maitatua!
6
De Coral gizon garbi, serios eta zinez eskualduna
Hauta guziek delakotz izan mandatari hain zuzena!
Bere jitea du izaitea egiazko karguduna.
Orhoit jaun horren oseba zela Lahat depotatu zena.
7
Nor ditu alde?... Ybar-ekilan, Berard, Lissar zenaturrak,
Baititu beraz merezituak holako gider azkarrak.
Bazterrerat utz kontrarioak, beretuak etsai tzarrak:
Bati ez dio hoi erakhutsi lehengo "Superiurrak"!
8
Zer den Delzangles gizon gaztea nahi dukezue jakin,
Abokat gisa da kurutzatzen mintzari handienekin,
Parisen dena "la Cour" derizan biItzarreko jujeekin
Ongiarentzat gudukatzeko bai gai da nor-nahirekin.
9
Badu lau urthe zela bihurtu Josep Garat gorriari,
Eta laburzki gudukaturik hurbildu bitoriari;
Orduan hanbat animorekin guduan sartu zenari
Ditzagun eman guziek bozak, jali dadin garhaitlari.
10
Eskual-Herriko boz- emaileak, ager eskualdun errotik!
Froga ez dela gu gaituenik ibiliko sudurretik!!
Oror daukute gizontasuna erakutsi haur-haurretik,
Ez bedi zeihar bakhar bat bera, ez, fededunen lerrotik!!