Nere maite Maria
Zalduby
1
Zoin den eder arratsean
Izar arte garbia,
Iparretik agertzean
Mariņelen argia!
Bai andizki eder dago
Zeru zola andia!...
Zu miletan ederrago
Nere maitia Maria!
2
Izarrak dire zeruko
Aingeruen begiak,
Gizonen begiratzeko
Yainkoak ezarriak;
Zu leiorat agertzean
Istuz beren argia;
Sartzen dire illunpean
Nere maite Maria!
3
Ezdu ain laket izarrak
Egon leku berea,
Primaderan ez erleak
Baratzeko lorea,
Ez du ala azgi'albak
Loriatzen ooria,
Nola ni zu ikusteak
Ene maite Maria!
4
Maria zure aldera
Urbildu bezein sarri,
Maite zaitut erratera
Ez naiteke atrebi
Pilpira bat biotzean
Beldur bainaiz abia,
Maite zaitut erratean
Nere maite Maria.
5
Balinbadut Yainkoaren
Maitatzeko dretxoa,
Nola nik ez dut izanen
Zure maitatzekoa?
Zu zare nere bidean
Yankoak ezarria,
Ez samur ni erratean
Maite zaitut Maria!
6
Maria, ni naiz mintzatu
Orai zu mintza zaite,
Zuk ni nauzun erradazu
Nik zu bezela maite;
Zu nerea, ni zurea,
Igatzeko bizia
Laiteke nere txedia,
Ene maite Maria.
|