Ortuellako eztanda
Zaldubi
Gauza bat argitzeko nator zuregana
entzun beharko duzu dadukadana
ez diogu inori dendu gura lana
ez eta gutxiago ahorako jana
ez dugu nahi fama
ezta foto bana
ez zure programa
ez egizu drama
problemarik baduzu zatoz gugana.
Zuk esana daukazu garela txurrero
asko ez duzu maite gure jenero
galduta dadukagu Iñaki bezero
asko poztuak gara galtze honez gero
zu zara saltsero
eta ere Castero
praka-kontuz bero
ez nuen espero
koaetuz ibili zaitez, zu forastero.
Egina dadukat nik atzo zutaz amets
Santutxuko Eskolan zu zinen pozez
bertsotan ikasteko tekniketaz galdez
baina trebetasuna ez zenuen bapez
gogoz eta fedez
«txurroak» eginez
tuamatxa zen zinez
positibo ezerez.
Orain maleta hartuta etxera zaitez.
«Antzinako Iñaki»
***
Bertsolari-jazkerak asko hau kezkatzen
nonbait pornografia ez zaik gustatzen
praka motzak dituen mutila salatzen
inbiria pixka bat ez al zaik susmatzen
hire ankak zuzen
apenas dabiltzen
ongi zaik igartzen
ari haiz zahartzen
praka motzetan ez duk edozein jartzen.
Hire «mala letxea» nahinikek gozatu
ez gaitezen gehiegi hontan luzatu
mesedetxo txiki bat nahi diat eskatu
lunean ari dena ez zak molestatu
nahiz ta ez gustatu
arin ez juzgatu
gutaz ez kezketu
ez gaitzak nazkatu
tintarik alperrikan ez zak gastatu.
Azkoiti
***
Jose Ramonen kontra zabiltza txistuka
erreta zagozela ezin da uka.
Baina gezur hoiekin, otoi, laster buka
zulako «ayatolez» gagoz espertuta
Zeurea ezkuta
gureakin lupa
gero mehatxuka,
tontoen kondukta.
gure Jose Ramoni bihotzez, aupa!
Esandako txorradak hobe ez gogora
horixe baita, antza, listoen moda,
Zulako «jaunbehekoak» utzita albora
gu bertsoak ikasten, boga eta boga!
Zaude hor gustora
gure bertso-lora
ta asko mejora,
zurea ganora?
inbidia baduzu zatoz Bilbora,
bermeokoa
***
Zubizarretak non ote dauka
buru'n jartzeko txapela
Noork eman dio gizajoari
hileta hontan kandela
bertsolariak ugaritzeak
Santutxun «txurro» bezala,
horrek ematen badizu mina
ihes hemendik berehala
Juanjo Arratikoa