ETB-n gaztelera sartu nahi dute-ta
Zaldubi
ETB-n gaztelera
sartu nahi duteta,
Euskal Herria dago
oso erreta,
nola izan daiteke
horrelako seta?
Baina itxura denez
ez da berriketa,
hau da lapurreta!
Non dago arreta?
Beldurrez gordeta?
Orain dugu beta,
edo euskarak hurbil
dauka hileta (Bis).
Sukalde barruraino
sarturik erdera,
guk euskal telebista
gendun atera,
nekosoa da baina
badoa aurrera,
espainiko biekin
eginaz karrera,
gaur badu galera,
sartuz gaztelera,
ta dago minbera;
orain da aukera,
behingoz indartu dadin
gure euskara (Bis).
Guk telebista dugu
oraindik berria,
baina zerbitu nahi du
Euskal Herria;
txori bat mintzo zaigu
kabian jarria,
zuri, berde, ta gorri
txit maitagarria,
hi haiz aldarria,
gogoz ekarria,
denon lokarria,
eta oinarria
ez zak kukurik hazi
txantxangorria! (Bis).
Gure etxean dugu
erdal harroputza,
kabian sartu nahirik
kuku arrautza,
baina txantxangorriak
nahi du iraultza,
abertzalea denez
kanpora du bultza,
herri baten funtsa,
nola ez den hutsa,
jaso du goruntza,
emanaz laguntza
hire eskutan zegok
gure hizkuntza (Bis).
Diote Euskadin hau
hiltzera doala,
hola jarraituz gero
gauza normala,
Frantzi ta Espaniak
sarturik bi bala,
laguntza behar du ta
gainez berehala,
nahiz izan apala,
hau ez da hutsala,
baizik zerbitzala,
ta gure atala,
Euskara da hizkuntza
nazionala. (Bis).
Etsaientzat ere da
gauza ezaguna,
ta argi dago heuren
eginkizuna,
zatitzea nahi dute
herri euskalduna,
ta ETB-n sartzea
mintzo erdalduna,
batiko zalduna,
goxo ta leguna,
sarritan iharduna,
ta jakintzaduna,
baina euskalduna da
maite duguna (Bis).
Lehen ere badituzte
erderaz bi kate,
ta euskaldunarentzat
traba dakarte,
hainbeste egunkari,
eta guk ez bate,
gaurko bizimoduan
hartu nahirik parte;
ez gaude aparte,
baina mila kalte,
ta kalamitate,
jarriak dauzkate,
baina burrukak dirau
salbatu arte (Bis).
Lozorroan egon da
ta ez dago salbo,
baina bere zentzua
hizkuntzan dago,
eta ez du izan nahi
erderan esklbo,
orain burrukatzen du
gero ta gehiago,
hortaz ziur nago,
lehen menditarrago,
gaur hiritarrago,
bestela akabo,
ta mahai gainean dago
gure Ordago.
Euskara da benetan
hizkuntza bat dina,
eta hemen dirau,
inork adina,
zazpi adarretatik
egin dute kima,
baita eraso ere
eman nahirik mina,
burruka gordina,
hasi zen aintzina,
saia dira baina,
zapaldi ezina.
Euskara da Euskadik
duen arima. (Bis).
Txori abertzalea!
Goruntz hegaz habil,
eta mundu denera
egin duk murgil,
ih ilgi hadi plazara
sendo eta sotil,
ezin duk ezer lortu,
jartzen bahaiz umil,
hi ez hadi isil,
eta egon trankil,
guregandik hurbil,
burruka bat dabil:
erderari gailendu
edo eta hil (Bis).
si ndo eta sot i,
e~m duk ezer lortu
j 4rtzen bahaiz umil,
h ez hadi sil,
e ja egon trankit,
g tregandik hurbil,
b rruka bat dabil:
e derari gailendu
e o eta hil (Bis).
|