inprimatu
Euskal-Erria'ren bukaera?
Izenburua:
Euskal-Erria'ren bukaera?
Sinadura:
Zabaleta Kortabarria, Pedro Martin (Peilo M., Pello)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Pello

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
437.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal Erria'ren bukaera

 

Zabaleta, Pello

 

 Erriya ari da aunditzen

 ala zaigu iduritzen,

 baņan alare bear bezela

 ez gera kabitzen;

 gaņezka gaude bizitzen,

 ez al degu ikusitzen?

 Kalian ere len bezin lasai

 ez gera ibiltzen.

 

 Gu gaztiak giņanian

 Errenderi'ko kalian

 beiratu gabe ibiltzen giņan

 patxara ederrian;

 gaur automobil tartian

 kontuz ibili gaitian,

 nolapait ere espakatu naiz

 oraiņ bitartian.

 

 Ikusten degu erriyan,

 ixkiņan eta erdiyan,

 etxe berriyak egin dituzte

 len etzan tokiyan;

 alaz ere eskasiyan

 gaude oraingo ladlyan...

 Miligarrorik ez da kabitzen

 txepetxan kabiyan!

 

 Irurogei ta amar urtian

 mundu onetan naiz bizi,

 gazte denbiran onlako gauzik

 guk ez genduan ikusi;

 motuak eta autobillak

 jarri zaizkigu nagusi,

 emen gabiltza bide guztitan

 eziņ egiņik igesi.

 

 Kalian ezin ibilli eta

 joaten bagera mendira,

 zerbait biderik baldiņ badago

 an ere ikusten dira;

 gu bururikan gelditu gabe

 bazterretara begira,

 garai bateko lasaitasunak

 ederki esttu dira!

 

 Kotxiak eta zaldiyak ziran

 asi ziranak lenbizi,

 denbor'aitako gotxero zarrak

 bazeukaten milla grazi;

 eta oraingo aurrerapenak

 badaukate zer ikusi,

 garai aietan etzan izaten

 oraiņ ainbeste desgrazi.

 


inprimatu