Goitik beeraño
Antxustegi, Patxi
«Goitik beeraño
Zuriz jantzia...
Urdin ederrak
Aren begiak...
Neskatxa
Zoragarria
Begira daukat,
Begira nauka
Ta alkarri begira onetan
Ia illik zegon
Maitasun garra
Biztu da nere zanetan.
-Itxaso erdian
Lañoa legez
Sortu zarean notiña,
Nor zera, arren
Esan zaidazu...!
-Nor naizen? Itsas-sorgiña
Zorionaren
billa bazabiltz
Zatoz neurekin batean
Ba det zuretzat
Jauregi eder bat
Itxasoaren barnean.
Atoz nerekin,
Atoz maitea
Neure jauregi ederrera;
Bertan, biotza,
Alkar maitatzen
Zoriontsu izango gera.
-Ba nator bai!
Emen nozu,
Ene neskatxa zoragarri.
Au bai poza!
Nola ezeztu
Maitasunaren dei ori?
Berak lagunduaz
Ontzian sartu naiz
Eta bat-batean
Esnatu naiz».
|