Gaur ekusten deguna
Zabaleta, Juan
1
Zeruko Aitak ematen badit
kantak jartzeko graziya,
esplikatzera sayatuko naiz
emen aldetan guziya,
aberatsak eta beartsuak
teman daukaten auziya,
beragatikan galdua dago
iya mundean erdiya.
2
Nagusi jaunak langilleari
tokatzen dana oparo,
biyon artian izan dediyen
pake santua luzaro,
orrela bizi bear genuke
atsegiņez ta gozoso,
baņan badira au nai ez duten
zenbait alper eta txoro.
3
Gauza onikan eztu ekarri
beņere alperkeriyak,
ortik datozte samintasunak
txit garratz ta mixeriyak,
alde batera utzi ditzagun
munduko txorakeriyak,
alkar obeto artuta ondo
biziko gera guziyak.
4
Nagusi jaunak paltatzen badu
langillia txit asarre,
baņan obeto artu lezake
bada bestiak alkarre,
eduki gabe tamaņa onetan
geldirik oinbeste indarre,
pensa dezagun lanikan egiņ
gabe ez daguela ezerre.
5
Danan oneko izan dediyen
nere ustetan ari naiz,
bestela ondore onikan ezta
ni deskuidatzen ezpanaiz,
familiyako gosia berriz
konsejazalle txarra maiz,
danon artian saya gaitezen
gaitz ori kentzera garaiz.
6
Denbora asko izantia onek
etzait neri iduritzen,
zeren pobria ezin litezken
egon luzaro sufritzen,
ume txikiyak baldin baditu
gaņera ayek azitzen,
bestela ere aren jornalak.
eztu askorik luzitzen.
7
Nagusiyetan ere badira
ez ditut danak mendratzen.
tokatzen zayon moduan zintzo
dituztelako pagatzen,
alkarrengana umildu eta
jarri au konsideratzen,
edo bestela egun gorriyak
ezpagerade mudatzen.
8
Arrazoi bide aundiya dula
diyo langille jendiak,
zeren lenago jarri etziran
gure oneko legiak,
orain alkarren guda biziyan
akabo gure pakiak;
Zeruko Aita zuzen gaitzatzu
bestela egindu guriak.