Anton eta Josepa San Jose egunean
Anton bat
Anton.-¿Zer da usai au, dama,
Onen gozua?
Josepa.-Da lore-sortacho bat
Gaur goizekoa,
San Josek Zerutikan
Botatakoa.
Agerradazu, Anton
Zure gustoa
Esanaz zeiñ dan loro
Ederragoa.
Anton.-Neretzat ederrena
Da biolchoa
Umill-umill chokoan
Gordetakoa;
Ala zuetan ere,
Dama gaisoa,
Ez nuke nai neretzat
Puztu arroa,
Baizik ondo birtutez
Janzitakoa.
|