Onassisi testamentua egin dezan kontseiluak
Zabala, Xanti (Lexo)
-I-
Sudurrak, Jaunak jarri zizkigun
Azken egunez zabalitza eta
nik artutzen detan pena.
Zuk badakizu zure bizitza
ez dela izan zuzena.
Ainbat diruren jabea zera,
ori gauza nabarmena.
Zuzenbidetik nere ustetan
etzendun egingo dena.
-II-
Zuri kontseju emango dizut
iritzi detan bezela.
Zuk badakizu ortarakoxe
onuntz etorri naizela.
Munduan zear askok falta du
etxe on baten epela
eta dirua zabaldu zazu
beartsuaren abela.