Donostiko Amara goia
Zabala, Xanti
Donostiako Amara goia
ura leku serioa
Gaixo erria deitzen diote
alakoa da giroa
Senda tokia pranko badago
ta bat Sanatorioa
Bixita joan da gaixo batekin
egin det itz jarioa
Noizian beingo bixitaria
naiz azpalditxo onetan
An daudenantzat pozgarri baita
eskertzen dute benetan
Kuarto bateko kondaira det au
ez naiz sartuko danetan
Euskaldun gaixo jator bat dago
eta ez bi egunetan.
Aginagako partekoa da
baserritarra izatez
Aspalditxoan geldi badago
ez da bere borondatez
Ezin leiteke iñortxo poztu
berak izan dun suertez
Len esan dedan gaixo lekuan
baitago amaika urtez.
Bigarren plantan ogeigarrengo
lumeroa dun atean
Barrura sartu ta ezkerreta
beste gaixoen artean
Irugarrengo oia berea
gelaren baster batean
Sendatutzeko itxaropenez
pazientzi ta pakean.
Pazientzia esan det eta
gezurra danik ez uste
Beragana juan izketan asi
ta arrituko zaituzte
Gauz utsa balitz bezelaxe ark
dio -bai amaika urte-
Errex esaten baldin badare
pasa egin bear dute.
Berarengandik irten izan naiz
askotan lotzes beteta
Ainbat denbora gaxo dagola
ta beti alai kopeta
Erren kurarik ez dauka iñoiz
goxo leguna izketa
Gu berriz sarri uskeri batek
geure onetik ateta.
Buruko miñ bat aski degu guk
galtzeko gozotasuna
Bazter guziak aidin jarriaz
galdurik gure zentzuna
Purrustan eta gogotxarrean
beteaz eginkizuna
Aitatu dedan gaxo orretan
badegu ikaskizuna.
Ori da gaitza ta ezbearra
gogotsu eramatea
Arritzekoa ez da ba bate
kejatxo bat izatea
Baña ez du ark gogozko nunbait
bide ortatik juatea
Beti diona au izango zan
Jaunaren borondatea.
Ez gero pentsa gure gaxoa
aiton zarrenbat degunik
Edadearen berririk ez det
Juzko bat egingo dut nik
Ogeitamabost urtetik gora
ez det uste asko dunik
Sasoi onenez bear zun baña
ez daduka osasunik
Nere gogora bear dan ainbat
goralgarri ezta eldu
Gaxo askoren irudia da
leialtasuna berez du
Kristautasunan ixpillu jator
gizatasunen eredu
Pazientzia berriz Job Santu
aundi aretxen pare du
Zuk Iñaxio ondo dakizu
geldituko ez nitzala
Jaungoikoari eskatu gabe
bere grazian itzala
Nere erregu ta eskariak
arren onartu ditzala
Zure gaitz danak aldendu eta
Zearo senda zaitzala.
Orra dozena bertsoz osatu
borondate onenean
Sinistu zazu lagun dirala
danak zure omenean
Eskari auxe egingo dizut
eduki oroimenean
Utsegin badet ar nazazula
ni zure barkamenean.