Poztu zaitez Oyarzun
Antia, Manuel A.
Poztu zaitez Oyarzun
Utzirik tristura,
Jantzi gala ederrak
Uurutik oñera;
Gaur guzia izan bedi
Zugan apaiñdura,
Alaitasun ta atsegiñ,
Pestako modura.
Biderik asko dezu
Alegeratzeko,
Zure barrengo poza
Kanpora azaltzeko,
Euskal erri guzia
Zereganatzeko,
Seme argirotar bat
Goi goiyan jartzeko
Zorionekoa zera
Oyarzungo erria;
Aita Mendiburu da
Zure seme argia,
Jesusen Lagundiko
Onra ta gloria,
Euskal-erri guziko
Misio-gille aundia.
¿Nik zer esan nezake
Erlijioso onezaz,
Animen onerako
Egiñ zuenezaz?
¿Jesusen guganako
Amorio orrezaz,
Itzetz eta itzkribuz
Ariaz euskeraz?
Chit asko zor dizugu
Aita Sebastian,
Egiñ dezunagatik
Zuk gure artean;
Etzera atzeratu
Lan eta nekean,
Jayera gozo ori
Guri ar-erazten.
Jakiundean lagunak
Ziñituen garaitu,
Gañera anima berriz
Birtutez ornitu;
Onela prestaturik
Zizuten agertu,
Misioetarako
Jaunak zinduela antu.
¿Nork somatu dezake
Zure kontentua.
Sall or! zenduelako
Guziz gogokoa?
Etzan erri argi bat
Ez ezkutukoa,
Sentitu gabe zure
Zelo Jainkozkoa.
Aurrena ematen zera
Oso Naparroara,
Jendeak ekartzeko
Jaunaren legera;
Ta bera zabaltzeko
Zure nayerara,
Zoaz gero Gipuzkoa,
Bizkai ta Arabara.
Ozta Aita Mendiburuk
Erriren batean,
Misio ematen du
Eusker-itzkuntzean,
Danok datoz eyaka
Bat bestearen leyan,
¡Penaz betetzen dira
Uzten dituenean!
Furta aundiak biltzea
Ez da zor miretsi,
Pensamentu santuak
Ekantz biziz jantzi,
Garbi ta leunkiro
Itzez adierazi,
Ta ala danen biotzak
Zituen irabazi.
Jesusen guganako
Amorio piña,
Orra zure sermoyen
Gai guzizko diña;
Biotzetan sartzeko
Amore orren miña
Nekatu ziñan bai, ta
Egiñ alegiña.
Jaungoikoaren gogoko
Lan-bide onelan
Aritu ziñan zure
Denbora onenetan;
Etziñan aspertu ez
Neke atsekabetan,
Jarraituaz ogeita
Amar urteetan.
Neke oek etziran
Alperrikan galdu
Azi onen frutua
Ez ere argaldu,
Jayera au ereinda
Izerdiaz landu,
Euskal-erri guzian
Laister zan zabaldu.
Urte asko izan arren
Geroztikan joanak,
Oraindik badiraute
Beraren astarnak,
Jainkoak bedeinkaturik
Zure neke-lanak,
Lur ongi prestatuan
Bota zituen zañak.
Jayera au izatez
Onenetakua,
Zuretzat izan zediñ
Iraupenekua,
Liburutan daukazu
Argitaratua,
Amore miñez Jesus
Dagoela urtua.
Agortu ezin dan gaya
Esan guziarekiñ,
Agortua dirudi
Irakortzearekin,
Para dezuna bertan
Grazi aundiarekin,
Euskera garbi eta
Estitsuarekiñ.
Askok uste ezpazuten
alako guazarik,
Euskerak zituela
Itz aiñ egokirik,
Zure liburuai
Beiñ begiraturik,
Sinistuko dutela,
Ez daukat dudarik
Eusker-itzak billatzen
Zera gañezkoa,
Elkartu ta moldatzen
Paregabekoa,
Gauzak gozoro azaltzen
Bikuñenekoa,
¡Menetan zu zaitugu
Maisu euskerazkoa!
Zeruan zauden tokitik
Begira onera,
Oitura on ta zarrak
Ta gure izaera,
Guzia galdu degu
Ezpada Euskera,
¡Onek ditzala ekarri
¡¡Arren!! lengo oñera!
Euskal-erri guziak
Dauzka bere onratzat
Zuri egiten dizkitzun
Pesta ta oroitzak,
Beti agertutzeko
Esker onekotzat,
Berso char oek ere
Ar itzatzu alatzat.
|