Etxe bateko andrea
Zabala, Joan Mateo
Etxe bateko andrea
zan bada guztiz kirmena,
begiratua ta mena:
berba baten egillea.
Erabillen ak etxea
larregiz ondo aitoa:
bearrean zan urtua,
eta otseiñai lanerako
oillarrak jo orduko
egiten eutsen olua.
Neskatillak gogaiturik
orren goix jagi bearrez,
diñoe erdi asarrez:
Zer? Loa erditurik
ta bein ez bein osoturik
beti geuk jagi bearko?
Ai, ta nok aturetako?
Ez, bada, guzurra, abarra:
ilgo jonagu oillarra,
bai bein, geure bakerako.
Esan ta egin: ilten dabe
ta iñok ez igarteko,
luki gaiztoa jateko
egingo jakala jabe
zabalduta, oillar gabe
andra ori da gelditu.
Neskak pozak artu ditu
lo ta lo egitekotan.
Alperrik, neskak: sasoan
andrea oi don igitu.
Ugazabandreak, bada,
zelan eztaukan oillarrik,
amaiketara bagarik,
ta goixago bear bada,
«Mari, diño, ta txagada
ordu da; ea, ta jagi.
Nagi zagoze, ta nagi
al zagoze izerditan?
Dei eginda, lau orritan
jago bearko don, Mari».
Aror, bada, otseintxuak,
on ekarri bearrean
buruari, katepean
parau dituez buruak.
Zeinbati onrak, diruak,
osasuna izateko
egiñak, ai, okerrerako
guztiak deutsez lortuak!
Zuk gazatxu arazuak,
munduan ondo egoteko.
|