Alegrantzia onakin
Zabala, Antonio
Alegrantzia onakin
asten naiz kantatzen,
jarri zaitezte orain
guztiok aditzen;
esplikatuko dizuet
zer zaigun pasatzen.
gure erriko seme bat
orzaigu azaltzen.
Espaņi'ko onena
muturrak apurtzen.
Au da gure erriko `
Osa'tar Mateo,
aitze aundia daukagu
au izan ezkero;
muturrak apurtzalle
asia da bero
oņ artian bezela
portatzen ba gero,
danak apurtuko ditu
orrek onezkero.
Amak egin du ori
orlako semia,
indar aundikua ta
entero puertia;
itxurako gizona,
altua ta gaztia,
ondo egiņak dauzka
detalle guztiak,
diruz ez da pagatzen
orlako kastia.
Oraindikan denboraz
entzungo'itu bozak:
irabazi duala
Mutrikuar Osa'k;
orren esku-muturrak
dira aproposak,
ez nuke nai nik artu
aren zartain otsak,
laister kenduko lizkit
len dauzkaten ortzak.
Orain artian ori
ez dator itxusi,
kanpeonatua du
laister irabazi;
ori abonatzia
ez al du merezi?
Naiz-ta gizon batzuek
ezpadute ikusi,
arek bezela jotzen
guk eziņ ikusi.
Jokua izentatu zan
illen irurako
Atxurrak luzatu zun
berriz amarrako;
Mateo pamatuak
ez du ukatuko
nola arreglatu ziran
Bilbo'n jokatzeko,
orren aurrera lasai
etzan etorriko.
Eguna allegatu zan
illen amarrian,
jendia bazan pranko
Bilbo'ko errian;
Mateo animoso
plazaren erdian,
etzaukan bildurrik bate
bere barrenian,
Atxurra saludatzen
jokatu aurrian.
Gero Atxurrarekin
asi zan jokatzen,
Mateo geio zanik
etzuten pentsatzen:
berialaxen Osa'k
zioten igartzen,
hasi zan bestiari
ederrak ematen
eskua gora altza ta
oberi zioten.
Jokua abandonau ta
Orla gelditzeko,
etzaukan esperantzia
irabazitzeko;
ortaxe juaten dira
plaza jokatzeko,
esku edo muturrak
alkar apurtzeko,
gogorra ta puertia
zein dan probatzeko.
Atxurrak esaten du
eskua sendauta
berriz jokatutzeko
esperantza dauka;
Mateo konporme da
beldurrik ez dauka.
berak nai duanian
eguna izendauta.
urrengo lako den berriz (sic)
muturra soltauta.
Orra gure erriko
Mateo puertia,
orrek beti izan du
ortan suertia;
ortakoxe egiņa,
berez balientia,
orlakuak merezi deu
abonatutzia,
ori data merio
Mutriku'k aitzia.
Orra amabi bertso
Mateoi jarriak,
azaņak egin ditu
ikaragarriak,
ondo gogorrak dira
orren aragiak,
merezi du ta ĢBiba
kanpeon jarria!ģ
Orrkk onratu digu
Mutriku'ko erria.
|