Mendiburu jaunari
Antia, Manuel A. eta Arrese Beitia, Felipe
ĄO Aita Mendiburu!
Euskaldun garbia,
Oyarzungo erriaren
Seme chit argia,
Jesusen Lagundiko
Onra ta gloria,
Jaungoikoaren itzaren
Ereille aundia.
Jesusen biotzeko
Jayera gozoa,
Gu beraganatzeko
Animen lazoa,
Euskeraz para dezu
Dan garbi ta osoa,
Lan ari izan arren
Guziz nekosoa.
Jayera onetako
Zure liburutan,
Dotriņa edo itzkuntza
Zeiņ obegoa dan,
Emen iņola ere
Nik ez nezake esan,
ĄAņ itsatsiak daude
Bata besteagan!
Eusker itzak billatzen
Zera gaņezkoa,
Elkartu eta apaiņtzen
Paregabekoa;
Gauzak gozoro azaltzen
Bikaņenekoa;
Egiaz zu zaitugu
Maisu euskerazkoa.
***
Mendiburu izanik bada
Euskaldun guztia aundia,
Nola ez det nik itz neurtuetan
Dala esango egia?
Ikusirikan izkribu gozo
Berak jarriak aņ ondo,
Uste det dala benetan au gu-
Re lumentzako guraso;
Uste det dala gure nagusi,
Jaun au euskaraz ipitzen,
Argatikan da euskaldunetan
Umant au Zizeron deitzea,
Nork igo zuen bertute askotan
Aņ gora mallarik malla,
Razoiarekin alcha dezagun
Izen Mendibururena.
|