Zure izena, Jainko Jauna
ŦZure izena, Jainko Jauna
bai miragarri, bai eder mundu zabalean.
Zure betiko Jauntasuna
Zeruak baņo gorago dago or ortzean.
Umeak kantuz dozuz, Jauna;
euren oiuak etsaia jarri bai lotsean.
Zuk egiņa da zeru-gana,
Izarrak eta gau illargia zerupean.
Alan bada, zer da gizona,
zurturik diņot, zuk maitatzeko ainbestean?
Au gizonaren goitasuna!
Zeuk jarri dozu aingeru maillak jo-aņean.
Munduan egin dozu Jauna,
lurreko dana ezarriz aren oņepean.
Eta mendean dauko dana
ardi eta bei, eta piztiak basartean:
Egaz ta urez dabillana,
egazti ta arrain, zeruan eta urganean.
Zure izena, Jainko Jauna:
bai arrigarri, bai eder mundu zabalean!