Arrosa
Antia, Manuel A.
1
Dama batek goiz asko
Eleizan sartzean,
Otoitz egiñ ta Meza
Entzutako ustean
Aurcho bat ikusten du
Dijoala aurrean:
Geratuaz pareko
Aldare ertzean.
2
Emen goichoan dago
Amoin kuchuchoa,
Onara luzatzen du.
Bere besochoa,
Ongi ezaguturik
Daukala marchoa
Saltoka egiten du
Azken probechoz.
3
Dama aurraren-leyari
Dago begiratzen
Ta bere otoitzean
Eziñ eramanikan
Zayo aserretzen,
Ta errierta emateko
Asmoa du artzen
4
Baña aiñ senzill ta ederra
Non, da berarengana
Menetan ichutu,
Ta amorioz beterik,
Besarkatu ere du,
Izena nola duen
Diola galdetu.
5
-Arrosa, esaten dio,
Grazi aundiarekiñ;
-¿Ta ez dezu ezagutzen,
"Zure leyarekiñ,
"Ta Eleitan becela
"Ibiltzearekiñ,
"Jendeak ez daudela
"Debozioarekiñ?"
6
-Karta bota nai nuke
"Kaja onetara,
"Ta iñola eziñ naiz
"Irichi bertara:"
-"Zoaz laister, Arrosa,
"Zoaz korrika:"
"Ez, zeruko Birjiñari
"Bialtzakoa da."
7
-"Ez da kartik bialtzen
"Ama Birjiñari."
-"¡Nun bizi dan eztakit,
-"Ta egiñ diot ari."
-"Letra ori ez dagoka
"Zure eskuari."
"Bai, ta ikasi izana.
"Zor diot Amari."
8
-"¿Berak agindu al dizu
-"Ekartzeko onara?"
-"Ez, andrea, isilik
"Jarri naiz lanera;
"Sentitu detanean
"Joan dala oyera
"Det egia; ta badakit
"Ikusi ez nauela."
9
-"¿Zer Ama Birjiñari
"Esaten diozu?"
-"Zu zauzkagu, Maria,
"Guziz errukitsu,
"Gose, eri ta argal
"Nere ama dakutsu,
"Gaur zer janik ez tauka
"Ta eratu eyozu."
10
Damak ematen dio
Laztan chit gozua,
Biotza diolako
Utzi kupitua,
Eta esaten dio:
-"Aur gaitz gabekua,
"¿Nun dozu, nai det jakiñ,
"Nun bizilekua?"
11
Ta gañera:-"Indazu
"Onara eskutitza,
"Etzaiteala nerekiñ
"Izan flakaitza,
"Maria ikusiko det
"¡Beartsuen laguntza!
"Ta ipini eskuetan
"Zure erregutza.
12
"Echera zaitez, buda,
"Ta esan amari,
"Poz emateko aren
"Biotz tristeari,
"Zerutikan Mariak
"¡Kontu diodanari!
"Erantzungo diola
"Zure eskutitzari.
13
"Ontasuna bera dan
"Zeruko Erregiñak
"Kenduko dizka amari
"Dauzkan eri-miñak,
"Ta beregañ arturik
"Aurrera zuek biak.
"Izango dituzute
"Gauza bear diñak."
14
Aur senzill gaitz gabeak
Beiñ echeraturik,
Amari esaten dio
Pozez choraturik:
-"Birjiña Mariari
"Karta bialdurik,
"Lagunduko digula
"Nago fiaturik."
15
Laguntza irichi zuten
Chit baliosoa,
Bada dama aberats
Eta piadosoa,
Karidadezko egoar.
Aingeruak jasoa,
Bisitatzera joan
Zan andre gasoa.
16
Sendagiña utzi zuen
Ari kontu artzeko,
Ta eskutu lodiak
(Ogei gichieneko)
Zeukan premi estua
Gañetik kentzeko,
¡Oekiñ lasaitu zun
Denbora luzeko!
17
Mesede au izan zan
Karidadearena,
Birtute guzietan
Aundi ta onena:
¡Karidade santua
Pobreen gozamena,
Jabetu zaitez biotz
Ondasun dunena!
18
Baña andre on arentzat
Grazi su izango etzan,
Aurrak ez ikastera
Izkribuz batean;
Zerako Amagana
Konfianza betean
Joan bear degula beti
Estu geranean.
|