Zuen grina agindu bakarrik?
Bertso batzu jartzera
noakizue orain
"Anaitasuna" hontan
argitara dadin
euskaldun errebisten
defentsa batekin
heurak desagertzean
gureak du egin
horregatik nator ni
borroka honekin
Gure hizkuntza bada
oinarri lehena
gure nortasunaren
ta kulturarena
euskararen zutabe
da prentsa euskalduna
ta ez edozein baizik
garrantzitsuena
izan dadila ere
beraz sendoena
Guztiok dakigunek
lirateke poztu
gure aldizkariak
badira hondatu
ta gure nortasuna
osoa suntsitu
hola ez dela izango
bilez konturatu
haien kontra indarra
behar dugu batu
Gure egunotako
problema larria
da gure gizartean
sosa eskasia
euskal aldizkariak
duten minbizia
hau konpontzeko behar
den diru guztia
goitik eman bezate
heldu baita aldia
Bostgarrena jartzen dut
bakaera emanik
goiko gizon horiei
esateko orain nik
ez zaiela nabari
hertzaletasunik
ez ta euskararentzat
ezein maitasunik
ote da zuen grima
agindu bakarrik?
|