Zu bakarrik maite
Beti on zaiatazan,
ene Jainko maite,
ortik sargori da-ta
gagozan ementxe.
Zugandik nintzean bein
zabarkeriz alde:
ez neuke iñoiz egin nai
beste orrenbeste.
Ba-neban eder-asko
zure esan-aolku,
baiña lera-soiñua
ezin aienatu;
atzotik orraitiño
eskerka naukazu,
gogo ta soin osorik
zeurea bait-nozu.
Begitsu ta gogorki
zirika ninduzun,
ta nok dei-arrenari
egingo ez entzun?
Emen nagoke, bada,
zaitudala lagun;
biotza, barriz, autan
dariola lurrun.
Aurrean, sagastia
loratsu begira,
larrosak osto zutik
goizeko euzkira:
zurea ta nirea
orobat intzira,
bion biotz-taupadak
bardintsuak dira.
Maitasun-alez astun
galburu bat gara,
itxas-egal emean
kulunka batera.
Lore-pa leunak itxi
ta batuz barnera,
ez nik amor egingo
barriz okerrera.
Argi, lore ta mendi,
len oro maite nik;
gaur ez dot ezer be,
Zeu, Jainko, izan ezik.
Ezpegi iñok geiago
gure lokarririk,
ez zabar ta ez otzez,
ikusi etenik.
|