Zortzikoa
Nekazariak maite
Degu zortzikoa,
Dantza beste lekutan
Ez dan modukoa;
Kanta biotz pozgarri
Euskal errikoa,
Plaza soņu egoki
Denboretakoa.
Emakumeak datoz
Baratzgilleakin
Apainduak soņeko
Polit berriakin;
Plazara dantzatzera
Soņu ederrakin
Eta gero echera
Nor berearekin.
Uda berriko dago
Baratza gurea,
Belar onak ugari
Oparo lorea;
Usaya chit gozoa,
Eder kolorea,
Indarrean sustraya,
Berde landarea.
Belar edo lorea
Usai gozo, fiņa,
Ispligu albaraka,
Arros, klabeliņa;
Bioleta, liriyo,
Aleli, jazmiņa,
Dauzka gure baratzak
Eziņ esan diņa.
Jateko alkachofak,
Laranjak, limoyak,
Melokotoi, aranak,
Gingak, gereziyak;
Illar, baba, baberrun,
Matsa, marrubiyak,
Esparragoa, azak,
Lechuga, meloyak.
Lore, berdura, fruta
Esan ez dan asko
Gure baratzan laster
Dira agertuko;
Beren sasoi denboran
Diranak elduko,
Eta oraiņ adiyo
Emendik orduko.
|