Zeanuriko Artetxe jauna
Zeanuriko Artetxe jauna
Mutilla dogu kantatzen.
Bertso berriak egiten eta
Ziria zorrotz sartuten.
Etxe-kontratak egiten eta
Ardaua garbi salduten.
Sermolaria egin ba'jakun
Etzan egundo ixilduten,
Esango zitun esatekoak
Zeanurin naiz Parisen.
Maikide danak konsolatzeko
Oso arduraz ebillan
Gasteleraz ta euskeraz danai
Ainbat gauza esan ta esan.
Estudioak euki balitu
Parisen edo Erroman
Urrabururen gaņetik zegon
Artetxe jauna jakintzan...
Mundu guztiko jakitun denak
Azpiratuko ebazan.