inprimatu
Xubero hazparndarrak jela galtzeaz
Izenburua:
Xubero hazparndarrak jela galtzeaz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1896.zk.
Orrialdea:
7

Xubero hazpandarrak jela galtzeaz

 

 1

 

 Ihauteri edo Karnabal

 bainan nik beti jelak gal

 berriz ore eman deitate

 ene eremuak zabal

 zertako nauten hoin begietan

 ez dut konprenitzen ahal.

 

 2

 

 Lehen aldian barkatu

 nehor ez dut akusatu

 bainan bigarren aldi hortan

 arrazoinekin kexatu

 hobendunak behar dira

 oraitik preso altxatu.

 

 3

 

 Egiten dut neure plenta

 beti aditzalea baita

 juan niz present ederrekilan

 (otoi nehori ez aipa)

 egin ahalak egin ditzaten,

 ahal badute harrapa.

 

 4

 

 Izan duzula malurra

 hortaz zira arrangura

 bisita batzu igorri tutzu

 bainan kontrako lekura

 jakin eskasez mintzo bazira

 tronpa zitazke ardura.

 

 5

 

 Akusatu ditutzunek

 aise ihardetsi denek

 gaizkirik egiten ez duena

 ez dute izitzen jaunek

 on daiotela zure partetik

 milikatu gauza onek.

 

 6

 

 Tronpatu zira bortaz

 pena behar duzu hortaz

 inozentak akusaturik

 egin duzun arraportaz

 Pazko denboran gomitazkitzu

 oro zenbait arno xortaz.

 

 7

 

 Ez izan otoi krudela

 gauza hau afruntu dela.

 Lehen ere ihauterian

 ibili da zenbait jela

 Ez dakizu gazte denboran

 beti zoroak badirela.


inprimatu