Obispo edo apezpiku jaunari erri chiki batian
Urruzuno, Pedro Miguel
Ongi etorri izan dedilla
Aita maitea gugana,
Gugandik esker milla ta milla
Ondo merezi duana.
Batayatzian ematen zaigu
Jesu-Kristoren grazia,
Zeña dan gure zori-onean
Animarentzat bizia;
Sendotu bizi au ola dezan
Izan iraupen luzia,
Konfirmatzian zaigu ematen
Bear dan indar guzia.
Ongi etorri etc.
Kristau maiteak, dezagun arren
Atera ondo kontua,
Konfirmatzian gugana jeisten
Da Espiritu-Santua;
¡O sakramentu miragarriya
Aiñ andi eta santua,
Alabatzeko bear bezala
Betor Aingeru-kontua.
Ongi etorri etc.
Krisma santuak bekokietan
Siñalatuko gu gaitu,
Ez gera bear Kristau izatez
Ez lotsatu, ez gogaitu;
Baña bai etsai guziak, errez
Gurutziakin garaitu
Eta Jesus-i bizi guzian
Gogoz ondoren jarraitu.
Ongi etorri etc.
Konfirmatzian gera Jesus-en
Soldadu leyal gerrari,
Gerra egiten etsai danei
Eta infernu berari;
Izanagatik mundu onetan
Etsai gaiztoak ugari,
Beldur zaizkie konfirmaturik
Dauden edozein Kristauri.
Ongi etorri etc.
Goguan degu batayatzian
Egin zitzaigun galdia,
Erantzunikan nai genduela
Elizagandik fedea;
Konfirmaturik ondo gordeko
Degu Zeruko bidia,
Jesus-ek gorde guretzat dezan
Bere eskuiko aldia.
Ongi etorri etc.
Nola Zerua edertzen duten
Argiro dandeu odeyak,
Ala animak edertzen ditu
Zerutikako doayak;
Aita bat duten seme guziak
Dira elkarren anayak,
Gure biotzak egun onetan
Biziro daude anayak.
Ongi etorri etc.
Obispo jauna aditu bitza
Itzcho bi gure aotik
¿Nola pagatu genezakio,
Egin duena gugatik?
Aita maitea, penaz aldentzen
Gera bedorren ondotik,
Zeruan alkar ikusitzeko
Eska dezagun gogotik.
Ongi etorri etc.