Kostarrak 1886-ko Loyolarako erromeriyan
Urruzuno, Pedro Miguel
LOYOLARA BIDEAN.
Loyolara kantari
Goaz zar ta gazte,
Zuek ere gurekin
Atozte, atozte.
Egun sentiko izar
Ederrak gaur gaitu
Goizian goizetikan
Jaikitzera deitu,
Loyolara joateko
Gaitezen oroitu,
ĄAi zein pozik diogun
Guziok obeitu!
Loyolara etc.
Aingeruak ditugu
Biderako lagun,
Gurekin ibiltzeko
Beti gau ta egun:
Nolako zoriona
Guganatu degun
Danak jakin dezaten
Kantatu dezagun.
Loyolara etc.
San Ignazio dago
Begira zerutik,
Argatikan gabiltza
Bide segurutik:
Guazen bada guziok
Kantari gogotik,
Guazen, bai, Loyolara
Jaungoikoagatik.
Loyolara etc.
LOYOLAN SARTZEAN.
Aita San Ignazio,
Orra gu etorri,
Gozoro kantatzera
Aurrian zedorri:
Zeralako guretzat
Grazien iturri,
Eskerrak ematera
Gatoz zenbait erri.
Igaz koleragatik
ĄAi ura larriya!
Baņa zu izan ziņan
Gure pozgarriya
Zugatikan libratu
Zan Euskal erriya,
Lengoaz gaņera au
Degu zor berriya.
Zor au pagatutzeko
Gera oso utsak
Birtuteetan berriz
Gaude guziz otzak;
Ala ere zugana
Eldu gera pozak,
Artu itzatzu gure
Guzion biyotzak.
LOYOLATIK ATERATZEAN.
Egiņikan bisita
Loyolan Aitari,
Bera penaz utzita
Bagoaz kantari.
Erromeri au degu
Izango goguan,
Bizi geran denbora
Guzian munduan;
Au ikusterik iņon
Uste ez genduan,
Ez izanik Loyolan
Edo ta zeruan.
Egiņikan etc.
Loyolako Eliza
Eder ta andiya,
Zure barruan dago
Pozikan jendia,
Utsa da Amerika,
Utsa da Indiya,
Eliz onek diruri
Taborako mendiya.
Egiņikan etc.
Agur Ignazioren
Seme on leyalak,
Apaintzen, dituzute
Egiņ egiņalak,
Ara Eleiza; ara
Zelai ta arbolak,
Zerua bera dala
Diruri Loyolak.
Egiņikan etc.
Agur San Ignazio,
Agur gure Aita,
Ikusi degu Tabor,
Zerua-re baita;
Arren bizi guzian
Zaitza gula imita,
Zeruan egoteko
Zurekin jarrita.
Egiņikan etc.
ECHERAKO BIDEAN.
Egiņikan bisita
Loyolan Aitari,
Bera penaz utzita
Bagoaz kantari.
Loyolara juateko
Asmoak arturik,
Andik echeruntz gatoz
Amorez suturik;
Biotzak dakaizkigu
Pozetan urturik,
Arkitu degulako
Zeru biurturik.
Egiņikan etc.
Izan etzeratenak
Loyolan oraindik,
Juan gabe ez gelditu
Al-bada iņondik,
Biurtuko zerate
Gu bezela andik,
Graziak irichirik
Jaungoikoagandik.
Egiņikan etc.
|