Kontu bat
Urruzuno, Pedro Miguel
Arakin-degi baten
Chakur bat zan sartu
Eta aragi zati
Bat ortzetan artu.
Chakurrari deadarka
Arakiņa asi
Eta chakurra juan zan
Beraren igasi.
Igeri bazijuan
Pasatzen ibaia
Ortzetan zeramala
Bere aragia.
Ispillua beziņ zan
Ibaia argia
Ustez ikusten zuan
Urtan aragia.
Sartu, zan ur-barrura
Artzeko ustian
Aokoa utzirik
Bien bitartian.
Ur-barruan etzuan
Ezercho arkitu
Lenagokoaz berriz
Gabe zan gelditu.
Egiņ nai zualako
Bi zatien jabe
Gero arkitu zan bat
Bera ere gabe.
Kontu onetan zaigu
Egi bat azaltzen
Guzia nai duanak
Guzia du galtzen.
|