Kilimongo itur-errekari
Urruzuno, P.M. de
Ez dago zu partzeko
Mundu ontan urik
Ba eta pagatzeko
Bear dan dirurik.
Mendaro dezu-ama
Ta jaiot-erria
Arkaitz baten azpitik
Berriz jatorria,
Iru zulotatikan
Dator iturria,
Pliniok berak digu
Ematen berria.
Ez dago, etc.
Egia dan bezala.
Nai dizut aitortu
Zenbat aldiz oi zera
Osoro agortu,
Gogoak dizunian
Atzera agertu,
Bazterrak ez ditezen
Guziro legortu.
Ez dago, etc.
Esan ezin adinbat
Ur presku garbia
Kristal piñena ez da
Zu bezin argia;
Zure bañuak dute
Pizkortzen nagia,
Askorentzat legoke
Emen lantegia.
Ez dago, etc.
Ordu-laurden bateko
Bidea ibaira
Dezula, bitartian
Lau errot badira;
Guziak Kilimon-en
Uraren begira,
Amabi arri dabiltz
Jira eta bira.
Ez dago, etc.
Errotaz gañera len
Zinduzen bi ola
Aurrena Lasalde, ta
Gero Gabiola;
Sarritan aditu dek
Jendeak diyola
Jaunak ur oni eman
Indarra ziola.
Ez dago, etc.
Erritarrentzat dira
Zure probechuak,
¿Zer moduz ditzakete
Mendaron achuak
Iñon-ezin bezala
Egin bizkochuak?
Grazi au du zure ur
Garbi preskochuak.
Ez dago, etc.
Piñak diru mantentzen
Dituzun arrayak,
Aiñ ederrak aingirak
Nola amurruyak,
Arrantzan dizkitzute
Billatzen erraiak,
Lan onetan badira
Mendaron ernaiak.
Ez dago, etc.
Diyote Kilimongo
Arbolen itzala
Bizia luzatzeko
Ona agitz dala;
Esan dedan kontu au
Baldin balitz ala
Uste det luzaro an
Biziko naizala.
Ez dago, etc.
Bañu-eche bat emen
Albaledi egiñ
Guziontzat izango
Litzake atsegiñ
Bizia luzatzeko
Egiñaz alegiñ
¿Nork ez luke etorri
Naiko urtian beiñ?
Ez dago, etc.
Arkaitzak ematen du
Geienian samur
Erri guzi-guzian,
Bear ainbat dan ur,
Ibaira eldu arte
Or dijua mur-mur,
Esanaz, ni banua,
Agur, agur, agur.
Ez dago, etc.
Zure berri baleki
¡Kilimont munduak
Urrez beterik emen
Lirake manduak
Egileko jauregi
Eder apainduak
Aurki dituzu, bada
Danok suganduak.
Ez dago, etc.
¡Nork daki zori-ona
Gizonak munduan!
Beti dago chit giro
Zure ur-onduan,
Udan presko-presko-ta
Epelcho neguan
Kilimonen parerik
Ez dago munduan.
Ez dago, etc.
|