Josepacho-ren ametsa
Urrruzuno, P.M.
Amets bategin det bart
¡Zenbat dedan goza!
Kabitu ezinikan
Barrunian poza,
Banua esatera
Dan bezala gauza,
Bada bestela lertu
Bear zait biotza.
Usu biurturikan
Igo naiz zerura,
Tronarik ederrenen
Baten ingurura;
Gauza arrigarriak
Datozkit burura,
¿Zer da, nire maiteak,
Leku eder ura?
Izarrez estaliya
Tronu goi-urdiña,
Eguzkiyaz jantzia
Ango Erregiña
Oñetan odei eder
Aiñ ondo egiña,
Nun ezagutu nuen
Maria Birjiña.
Eldarik tronu eder
Aren egalera
Abiyatu naitzayo
Egan magalera,
Baña begiratzian
Azpiko aldera,
Airian gelditu naiz
Ez goi ta ez beera.
Bere jantzi guzia
Arrigarri fiña;
¿Nor ote da ekusten
Dedan Seratiña?
Tronuaren oñean
An dago Fermiña,
Gure ama chit maite
Eta atsegiña.
Biotz beretik dauka
Mariak jarriya,
Fermiñaren aora
¡Ay zer iturriya!
Amorezko ur gozo
Ain gustagarriya,
Zerua irabazten
Dutenen sariya.
Ondoren eman dizu
Mariak laztana,
Utzitzen zaituala
Ederturik dana
Biurturik zerutar
Guzia zugana
"¿Nor da, galdetzen dute
Aiñ ederra dna?
Gatoz zure umeak
Guziok bat-bana
Poz-pozik erantzunaz:
"An da gure ama;
"Buruan koroyata
"Eskuetan palma,
"Edertasun guzia
"Berekin darama."
Drist... drist... egiten ziran
Zerbaitek koroian,
Danak zuri begira
Zeuden zeru-goian.
Pozez choro egiñik
Nenguan sasoian,
Esnaturik ¡au pena!
Arkitzen naiz oian.
Oso pozgarriya zan
Gabeko ametsa,
¡Ay zer pena: egia
Izan bear-eza!
Nere aldetik ezar
Egiñ albaneza,
Eskatu dot gogotik
Entzutian meza.
¡O ama maitea! gaur
Da zure eguna,
Aspaldian gogoan
Iduki deguna;,
Agertu nai nizuke
Osoro barruna,
Asko mesederen naiz
Zuganuntz zor-duna.
Zori ontasunaren
Beti gabiltz billa
Jaungoikoak dizula
Bendizio milla,
Zeruan berriz goyen
Arkitzen dan silla,
Opa dizut; ta ala
Gertatu dedilla.
|