Jesusi
Urruzuno, Pedro Miguel
Ara artzayak mendiyan bera,
Guazen berak-kiņ batera,
Gaztaņa, esne ta gaztanbera
Jesusi eramatera.
Artzayak datoz mendiyak bera
Dakartzkitela bildotsak,
Gaberdiya da, baņa ez ditu
Ikaratutzen gau otzak;
Ara saltaka nola datozen
Poz dira beren biotzak
Ditualako ainbesteraņo
Poztu Jesusen jayotzak.
Ara artzayak etc.
Belen-ondoan estalpe baten
Dago askacho batian
Aur jayo-berri eder-eder bat
Gasoa lasto tartian,
Asto-idiyak dute berotzen
Asnasaz biyen artian
Zeruko Aur au adoratzeko
Belaunikatu gaitian.
Ara artzayak etc.
Lasto gaņian oyal batzuek
Zarchoak, baņa garbiak,
Jauregi-ordez estalpe zar bat
Dauka zeruen jabiak,
Ispillu ontan ondo begira
Beza ondasun gabiak
Bere laguntzat nonbait Jesusek
Nai dituela pobriak.
Ara artzayak etc.
Aingeru batek artzai oyei
Ekarri diye berriya
Jesus jayorik arkitzen dala
Lasto gaņian jarriya;
Jayo orduko sufrituz, nai du
Salbatu bere erriya
ĄO Jesus! zure amoriyua
Da oso arrigarriya.
Ara artzayak etc.
Ara zerutik nola datozen
Aingeru asko kantari,
Begira kontuz, aditu ondo
Zer diran kantatzen ari,
Bada diyote "zeru goyetan
Gloria Jaungoikoari
Eta lurrian pakea gizon
Borondate on dunari."
Ara artzayak etc.
Disdiatzen du urreak ainbat
Aur eder orren illiak,
Zeruetatik ekarritako
Izarrak ditu begiak,
Eguzkia-re illun lezake
Bere arpegi argiak,
Zeru berri bat lurrera digu
Gaurko gabean Mariak.
Ara artzayak etc.