Jesus-i
Urruzuno, Pedro Migel
Artzayakin batera
Belenera zuzen,
Jesus adoratzera
Goazen, goazen, goazen.
Aingeru bat zerutik
Dator diyoala,
Jainko gizon-egiņa
Gaur jayoa dala,
Artzayak aditzean
Sinisturik ala,
Badijoaz aurraren
Billa bereala.
Artzayakin...
Millaka aingeruak,
Or datoz kantari
Gloria zeruetan
Gure Jainkoari,
Eta lurrean berriz
Pakea ugari,
Gizon borondatea
Ona dutenai.
Artzayakin...
Artzayak billa dira
Bereala joaten,
Belen ondoan ara
Zer arkitzen duten,
Jose eta Maria
Estalpe zar baten,
Eta aur bat erruki
Duena ematen.
Artzayakin...
Estalpe ortan aska,
Ta askan lastoa,
Lasto-gaņian aurra
Gasoa oztua,
Arnasaz berotzeko
Idi ta astoa,
Ara nola dagoen
Justuen Justua.
Artzayakin...
Eguzkia diruri
Bere arpegiak,
Izar eder bi berriz
Aur orren begiak,
Zeru chiki bat dute
Jose ta Mariak
Belengo estalpian
Arkitutzen biak.
Artzayakin...
Jesus adoratzera,
Alik eta lenen,
Etorririkan gaude
Gu oraiņ Belenen,
Zuretzat ar-gaitzazu
Oraiņ Jesus emen,
Eta gero betiko
Zeruetan Amen.
Artzayakin...
|