Jesus jayo-berriari
Urruzuno, Pedro Miguel de
Soņu ederrak joaz
Bidian astera
Belen-aldera goaz
Jesus ikustera.
Oskarbi dagoala
Izarren argian
Artzai batzuek dira
Ageri mendian,
Gasoak erne daude
Ardura andiyan
Aingeru bat jiran zayw
Gabaren erdian.
Soņu ederrak joaz...
"ĄPoztu-artzaiak poztu!
-Aingeruak diyo-
Belengo eatalpian
Dala Jesus jayo,
Mendietan barruna
Uju ta lekay"
Joanik adoraziyo
Eman bear zayo"
Soņu ederrak joaz...
Aurcho jayo-berria
Or larru-gorriyan
Aingeruak kantari
Dauzkatzu aurrian.
"Gloria Jainkoari
Zeru ederrian
Borondate on-dunai
Pakea lurrian".
Soņu ederra joaz...
Orra nola dituan
Jesusen-jayotzak
Biziro alegatu
Artzayen biotzak;
Dijoaz galtzar-pean
Arturik bildotsak
Belengo estalpera
Geyegizko pozak.
Soņu ederrak juaz...
Estalpeko idi ta
Astoaren aska
Orra biurturikan
Jesusen siaska,
Lasto batzuek berriz
Kolchoetzat dauzka
Andikan guzioi
Dagokigu otska.
Soņu ederrak joaz...
Aur gasoa sufritzen
Dago dar... dar... otzak
Alkar joaz oņ-esku
Papar ta okotzak,
Ala ere gu gatik
Irri-parrez pozak,
Beregandu nai dizku
Guzion biotzak.
Soņu ederrak joaz...
|