Iziarko Ama Birjiņa-ri
Urruzuno, Pedro Miguel de
Guazen Iziarrera
Mariarengana
Onazen bat ematera
Laztan gozo bana.
Izar bar agertu da
Guziz pozgarria
Ara nola dagoan
Mendiyan jarria
Poztu bada, bai poztu
ĄO Euskal-erria!
Adi ezazu kontuz
Dakarren berria.
Illargia Zeruan
Daukanak oņian
Drist... drist, egiten digu
Iziar-gaņian,
Biotzian poza ta
Kantak mingaņian
Onra dezagun ama
Au alegiņian.
Guazen Iziarrera...
Ikusirik Zerutik
Gure miseriak
Konsolatu nai gaitu
Birjiņa Mariak
Pozturik bada justu
Ta pekatariak
Iziarrera zuzen
Ditzagun begiak.
Ichaso aserriak
Dakizu paketzen
Baita ere ekaitzak
Gugandik aldentzen
Ostarkua bezala
Zerala agertzen
Poz ematen diguzu
Ta beldurra kentzen.
Guazen...
Ichas-gizonak beren
Estutasunetan
ĄAi! zein gogotik deitzen
Dizuten benetan
Galdu gordian larri
Beren azkenetan
Zenbiltzanak dituzu
Salba geyenetan.
Nekazariak ere
Nekeen saria
Zugandik espero du
Birjiņa- Maria
Zure bendiziua
Da chic ugaria
Geitzeko batez ere
Arto ta garia.
Guazen...
Moroen mende zeuden
Kristauak, ichian
Eta ez ala ere
Denbora guchian
Ayen penak biotza
Zuri ukitzian
jarri dituzu beren
Erri ta echian.
Gaisoa oetikan
Gogotik da ari
Erreguz Iziar-ko
Ama Birjiņari
Osasuna biurtzen
Diozu berari
Egiņaz esan eziņ
Adinbat mirari.
Guazen...
Ezkondu aur gabeak
Dizute esaten
Erregutzeko zerbait
Irichi dezaten,
Zure bitartez aurrak
Dituzte izaten
Egun batez Zeruan
Ikusi ditzaten.
Eriotzako ordu
Estuan arkitu
Diranak badizute
Biotzetik deitu
Ayen deiak zuk oi
Dituzu aditu:
Zure biguntasunak
Zeruratzen ditu.
Guazen...
Ikusten dira asko
Soldadu gerrari
Erreguz Iziar-ko
Amara Birjiņari
Eta zuk berriz konta
Eziņ adiņari
Egiņ izan diztetzu
Mesede ugari.
Egunaz eguzki ta
Gaubean illargi.
Egun sentian berriz
Izar eder argi
Sortzetik mancha gabe
Dana garbi-garbi...
Lurrean bizitzeko
Zera eder egi.
Guazen...
Pekataria baldin
Badago asiya
Pekatuen gorrotuz
Eskatzen graziya.
Denbora guzietan
Dago ikusiya.
Iristen diozula
Nai duan guziya.
Noe-ren kuchatikan
Irten zan usua
Atzera eramanaz
Berri paketsua
Zu zera gaitz guzien
Senda-gai osua.
Zu zera bai Maria
Ama chit gozua.
Guazen...
Ona zure aurrian
Ona Iziarren
Ona nun gauzkatzun; guk
Ez merezi-arren,
Zure anparu-pian
Ar-gaitzatzu arren
Zeruan sar-gaitezen
Mundu onen arren.
Guazen...
|