Iru erregeak
Urruzuno, Pedro Miguel de
Adoratzera Jesus dijoaz
Belenen iru errege,
Kantari eta soņuak joaz
Goazen berakin gu ere.
Izar, ederrez berdin gabe bat,
Sortaldian da ageri,
Belen aldera bide egiten
Asitzen dala diruri,
Iru errege mago ondoren
Jarraika datoz berari,
Izar eder au dutela beti
Beren aurrean giyari.
Adoratzera etc.
Ezkutaturik izarra, dabiltz
Jesus non jayo dan galdez,
Beldurrez dago Jerusalenen
Ango errege Erodes,
Jakin nairikan magoegandik
Jesus jayo dan edo ez,
Esaten diye: "onuntzakoan
Atozte berriz mesedez."
Adoratzera etc.
Jerusalendik irtenik, dira
Belen alderuntz abiya,
Agertzen zaye berriz aurrean
Giyari izar argiya,
Estalpe zarcho baten gaņian
Jartzen da geldi-geldiya,
Adi-erazten an dagoala
Aur chiki, Jainko-andiya.
Adoratzera etc.
Lasto-tartian askan aurcho bat
Gasoa larru-gorrian,
Bero dezaten asnasaz, dauzka
Asto idiak aldian,
Iru errege ala-re zaizka
Belaunikatzen aurrian,
Gizon errege ta Jainko dana
Adoratzeko lurrian.
Adoratzera etc.
Gizon bezala pozik diyote
Mirra eskeintzen aurrena,
Errege dala begiraturik
Urrea berriz urrena,
Jaungoiko danez usai gozoko
Inzensurikan onena,
Errege oen zoriona da
Eman diteken goyena.
Adoratzera etc.
Bedeinkazioz bete zaituzte
Jaungoiko aur Belengoak,
Zuazte zuen erriyetara
Emanaz berri angoak,
Zuen biyotzen poz-atsegiņak
Esan bitzate aoak,
Ondo joanak izan zaituzte
Agur errege magoak.
Adoratzera etc.