Iru erregeak
Urruzuno, Pedro Miguel de
Erregeak dijoaz
Mendietan bera,
Berai lagunduaz
Goazen Belenera.
Begira, bai, begira,
Kontuz sortaldera,
Ara non agertu dan
Izar chit ederra;
Berri on-enbat dakar
Zerutik lurrera,
Erregeen giari
Dijoa aurrera.
Erregeak ondoren
Datoz izarraren,
Baltasar, Melchor eta
Gaspar irugarren;
Jesus adoratzera,
Umill egon arren,
Anditasun guzia
Orra non datorren.
Izarra zayelarik
Belenen gelditu,
Beren adimentuak
Dizkie argitu:
Estalpe baten Jesus
Dutela arkitu,
Bere pobrezaz dira
Osoro arritu.
Bigungarritzat dauka
Askako lastoa
żNola ez da egongo
Aurchoa oztua?
Asnasaz berotzeko
Idi ta astoa,
Orra nola dagoan
Justuen justua.
Badakigu zerala
Zeru-lurren jabe,
Ona urre ta mirra,
Inzensua ere,
Eskeintzen dizkitzugu
Dan bezela lege,
Bada zera Jaungoiko,
Gizon ta Errege.
Etorri gera Jesus
Zu adoratzera;
Ori egiń ondoan
Bagoaz atzera;
Zeruko aingeruak
Betoz kantatzera;
Agur Jesus maitea,
Bagoaz echera.
|