Gonzagatar Luis Santuari. Gozoak
P.M.
Iguzu Luis Santua
Zerutikan argi,
Lurrean bizitzeko
Umill eta garbi.
Aragiz jantzitako
Aingeru ederra,
Lore guziak baño
Ederrago zera
Usai gozoz betetzen
Dezu zeru bera,
Zuzaz oroitzean
Iguzu...
Lirioa bañore
Ederrago dana
Kastidade, jechia
Zerutik zugana
Biotzak beregantzen
Dituan imana
Ori da zu aiñ eder
Egiñ zaituana
Iguzu...
Lurrian bizi izan
Ziñan egunetan
Aingerucho bat ziñan
Izandu benetan
Jaungoikoa gogoan
Zure lan danetan
Zerua arkituaz
Lurbira onetan.
Iguzu...
Komulgatutzen ziñan
Aldi bakoitzian
Jesus pozik zenduan
Artzen biotzian;
Eta ordu osoak
Gero otoitzian
Eta beti gozatzen
Iguzu...
Zure Ama Maria
Zeruko Erregiña
Bera maitatzen zeunden
Serafiñ egiña
Ama Erregiñ eta
Seme Serafiña,
¡Zorionekoak gu
Orrela bagiña
Iguzu...
Gaztea ziñalarik
Egiñ ziñan Santu
Argatik gazteriak
Gidari nai zaitu,
Gure pauso guziak
Zuk ditzatzun zaitu
Ala jaunak zeruan
Elkartuko gaitu.
Iguzu...
|