Astua gaxorik
Urruzuno, P. M.
1
Kantatutzera nua
nere istoria,
onela al baneza
ondu umoria:
mudatugabetanik
gauzen koloria,
egiak beti dauka
bere onoria.
2
Ijitoai diet
asto bat egosi,
zori gaiztoan nintzan
tratuetan asi:
onetan nere tripak
dirade egosi,
baña beste gauzarik
ez nuen merezi.
3
Inguraturik baba
zaya ta lastoa,
ustez egiña neukan
aurtengo gustoa:
baña bereala da
gaxotu astoa;
ez da beti konbeni
guziyon gustoa.
4
Albaiteroak dute
egin examiña,
deklaratu ere bai
astoaren miña;
gaixoak du barrua
libratu eziña,
sendatzeko bear du
artu meretxiña
5
Puxigarri jarririk
puntan kañabera,
moda berrian orra
jeringa atera;
malba loraren ura
zayakin batera,
oyekin meretxiña
noa ematera.
6
Zutiñik egon ezin
gure asto zarra,
aspaldian egin det
gogotik negarra:
lagunak albotikan
burla eta farra,
konsolatzeko ezta
alibio txarra.
7
Kosta zait egitea
operaziyua,
etzayo, ondo irten
erremediyua:
len falta zana orain
sobra jariyua,
leku guzian dauka
erregabiyua.
8
Laisterka jokatzeko
bareari ankaz,
desafiyo ematera
or dago erronkaz:
egun osoan jaten
egoteko kapaz,
bazter guziyak ditu
ondatutzen kakaz.
9
Usai gozoa pranko
ba degu etxian,
lastimaz iraungo du
denbora gutxian:
arranoak agertu
dira gaur goizian,
aiek ere dabiltza
zerbaiten eizian.
10
Ez diot kulparikan
iñori ezarten,
suertia onela
zaitelako irten:
pazientziarekin
pasako naiz aurten,
erremediatzeko
beste urte baten
11
Mundua esan oi da
dala eskallera,
bada ikusten dira.
asko gora bera:
nagusiak bota nau
etxetik kalera,
juatera obligatzen
nau ospitalera
12
Agur nere astoa
esanak barkaku
makarrot egin eta
iya naiz urkatu:
zure onran egia
ez det nai ukatu,
amaba bertsorekin
orain det bukatu.
|