Tolosa'ko "Mendirik-mendi" elkarteko Ezkurdia'ri
Gurasobide
1
Eun mendi tontor igo dituzu
arkaitzdun zorrotz-zorrotzak,
batzutan egun alai ederraz
urrena joaz ekaitzak...
eguzki orintzak gallur oietan
kendu oi dizkitzu otzak,
bai eta ere kaskabar ta ebik
dar-dar egiñaz gorputzak,
arkitu zera bein baño geigoz
artuz etxia oroitzaz...
2
Egiya noski esan dedala
nago Jaime'tar gaztea;
dabillenari gerta oi zaizka
nola bat ala bestea,
adierazteko izangoituzu
samiñ ta esti nastea...
odei illunak joan bezin laister
gero ortz garbi jartzea,
ez da bakarrik mendin arkitzen
gauzak orla ikustea...
3
Gaurko eguneko gora-beraetan
beltz-illun arki gerade;
orain eun urte bezela elizak
dituzte puzkatu ta erre...
¡au ez da ikusten Afrikatarren
beltz aien artean ere!...
bañan jaimetar zintzo guziyak
dedala kemena gorde,
gure kaltezko gaitzgilleari
muturrak austeko gaude...