Jayotza
Urrestarazu, Andoni
Goyen, oi! Betleen;
Jaya dugu gauan
Gaberdira eltzen,
Goyan eta bean.
Goyen, oi! Betleen;
Gaua da pakean,
Izar distiratzen,
Illargi betean.
Goyen, oi! Betleen;
Ardiak marrakan
Mendian larratzen,
Artzaņak zaintzean.
Goyen, oi! Betleen;
Otza bazterretan,
Izoztuta erreten,
Berotzeko, sutan.
Goyen, oi! Betleen;
Lillura aizean,
Ametsetan, garden,
Gogoak lurrean.
Goyen, oi! Betleen;
Gizadia gentzan,
Eman bear izen,
Nork bere aurkintzan.
Goyen, oi! Betleen;
Billa ostatuan
Ezin lņun sartzen,
Bearrez arpean.
Goyen, oi! Betleen;
Aita oso kinkan,
Ama, itxaroten,
Semearen leyan.
Goyen, oi! Betleen;
Oro geldi eguratsan,
Lo eziņa aberen
Erne gizonagan.
Goyen, oi! Betleen;
Arrabotsa urian,
Entzun eragiten,
Dagoen bizian.
Goyen, oi! Betleen;
Dana ixil mendian,
Txintik ez, bederen,
Zugatzen ostayan.
Goyen, oi! Betleen;
Zunpa, bat-batean,
Ortzea idekitzen,
Goi-argiz, sostean.
Goyen, oi! Betleen;
Zer ote odeyetan?,
Aintza!, abestuten,
Gotzonek taldetan.
Goyen, oi! Betleen;
Aurra yaurestean,
Seaskan ikusten,
Asto bei artean.
Goyen, oi! Betleen;
Ama biotzean,
Maitasun kartsuen,
Aita gar berean.
Goyen, oi! Betleen;
Aur Yainkoa'gan,
Lurtar biziaren
Itxaropenean!!
|