Enarachuen joaera
Urreistieta, Jose Agustin
¿Chori maitea, noraño zuaz
Zabaldurikan eguak?
Billatutzera leku obia
Bildurturikan neguak:
Etorriko naiz udaberrian
Alaitutzera kanpuak,
Egun-sentian poztu zaitean
Aitzean nere kantuak.
-Neguba beti pasatu oi det
Zurekiñ sarri pentsatzen,
Eta begiak ez dute iñon
Enaracho bat ikusten:
Udaberriko kanta ederrak
Ezere ditut aditzen,
Zeren enara nere maiteak
Bakarrik naute lagatzen.
Chori beltz maite, udaberriko
Lore ederren laguna,
Zure etorrerak azaltzen digo
Udaberriko eguna:
Zuk nere ustez bear dezu izan
Guzi-guzien kutuna,
Bada kaletan ikusten zaitut
Zabalik ego leuna.
Laister etorri chori maitea
Ez nadiñ bizi bakarrik,
Bada biyotza alaitutzeko
Ez da zu bezelakorik;
Nere leyotik zuri begira
Nago kontentuz beterik,
Baña neguan ez det izaten
Begiratzeko gogorik.
Zure kantacho goiz-aldekoa
Digute, bai, erakusten
Bedeinkatzeko Egille ona
Jarririkan errezatzen:
Berak bizitza guri emanik,
Beti digula gordetzen,
Eta kristauak bear dutela
Bizi Jainkoa alabatzen.