Errosarioko misterioak bertsotan
Urkizu, D.L.
(Pozezko misterioak )
Bitarteko bertsoa (estribilloa)
Rosarioko Larrosa eder
Birjina da Ama bakarra,
bost misterio gozoz betiak
gatoz gaur kontenpletara.
I
Amudiyoak aurkitu ez eban
munduan beste lorarik
emon nai eban frutu ederra
konserbetako garbirik.
Ai alegria ditxaz betia
Zeuri jagotzun bakarrik:
zeure erraietan zeuk ikustea
Jesus maitea sorturik.
Erantzungo dabe guztiak: Rosarioko Larrosa eder...
II
Isabel zeure lenkusinia
dago mirariz beterik
bere Jaun da jaubearen ama
bisita emoten joanik.
Saltoka dabil bere semia
oraindo jaio bagarik,
zeure ditxa da gozo andiya
adietan emon gurarik. Rosarioko...
III
Zein andiya zan zeure gozoa
munduan inok eztaki,
abereak bere sentietan dabe
zentzun bageak izanik.
Aingeru asko dira etorri
alkarren leyan zeruti,
jaiotza onen barri alegriak
zabaletarren munduti. Rosarioko...
IV
Tenplura zuaz, Ama maitea,
kontentuz guztiz beterik,
ezin zinayo Jaungoikoari
presente andiyagorik.
Simeon santuak bere ditxea
ezin ondo sinisturik,
ikusi ezkero Jesus maitea
eztauko il-arren penarik. Rosarioko...
V
Nok esan leike zeure gozoa,
zeure Semia ikusirik
legeko jakindunen artean
bera guztien nagusi.
Bera Aitaren agindubari
asaiera ori emonik,
nai dau orrelan adietan emon
zetara jakun etorri. Rosarioko...
Esango dabe guztiak akabuban:
Lirio ederra, zeu izan zaite
ainbat gozoren artian
errezau dabenen anparua
orain da denpora guztien.
(Atsekabezko misterioak )
I
Zeure penia, Ama maitea,
izan zan guztiz andiya,
zeure Semiari eriyonian
odolezko izerdiya.
Bere ganean nola artu eban
pisu ain ikaragarriya,
bere Odolak agerretan dau
ariman daukan larriya. Rosarioko...
II
Nola ez zinian, Ama bakarra,
egongo penaz betia,
ikusi ezkero azotadurik
Jesusen gorputz guztia.
Orra nun doian erruki baga
odolezko Iturriya,
nunbaita orain amaituko al dau
bere betiko egarriya. Rosarioko...
III
Pena gogorrez ingiratuba
daukazu biotz zeuria
nola daguan arantza-artan
Jesusen buru guztia.
Bere Erreņua emengoa eztana
orain dago agiriya,
ez zan oraindo mundura etorri
Koroe orren barriya. Rosarioko...
IV
Ai, Ama triste Dolorosia,
zeure peniaren aziya!
Kurutz orretan zeure Semiak
emon biar dau biziya.
Arbola batek ekarri beban
ain kalte negargarriya,
Arbola orrek irabazi dau
galduta eguan graziya. Rosarioko...
V
Jesusen esku da oin sagradubak
josirik zeuk ikustea,
Ama Maitea, izan zan zeure
peniaren azkan tristea.
Eklisadurik geratu dira
eguzkiya da irargiya,
Ezta milagro, illundu bada
zeru guztien argiya. Rosarioko...
Akabuban esango dabe guztiak:
Lirio ederra, zeu izan zaite
ainbat penaren artian
errezau dabenen anparua
orain da denpora guztian.
(Aintzazko misterioak )
I
Ai, zein andiya zan zeure poza
pena guztiak itxirik,
zeure Semiak urte(n) ebanian
betiko ilen arterik.
Zeu ikustera dator lelengo
gloriaz guztiz beterik,
ondo ekiyan zeu zengozana
geiyen ikusi gurarik. Rosarioko...
II
Zeure Semiak igoebanian
zerura mundu onetarik,
gozoz beterik geretan zara
bakartasuna azturik.
Orregaiti ez zara egongo
zeure Semia bagarik,
ain asko gura dirian biotzak
eztagoz iņoiz bakarrik. Rosarioko...
III
Espiritu Santu Jauna dator
guztia amudioz beterik,
nola ez zaitu gozoz beteko
bere Esposia izanik.
Orra zein laster kunplietan daben
bere berbia zerurik,
zeure semiak egon gaitean
fedean guztiz firmerik. Rosarioko...
IV
Kontentu andiyaz zuaz Zerura
mundu tristia itxirik,
begira dagoz Aingeru ederrak
mirari askoz beterik.
Ezin egon da zeure arimia
bere gorputza bagarik,
zeruko tesoru ain andiya
eztau nai emon lurrari. Rosarioko...
V
Zeure gloriak koronetako
daukazuz enpeņadurik
Trinidadeko iru Personak
eternidade baterik.
Zeure ditxaren kausa guztia
bekatariak izanik,
nok eztau orrelan lograduko
bere ditxia zeugaiņik. Rosarioko...
Akabuban guztiak esango dabe:
Lirio ederra, zeu izan zaite,
anbat glorien artean
errezau dabenen anparua
orain da denpora guztian.