Zozua eta belea
Uranga, Juan Ignazio
Sasi tarte batian
Zozua kantari
Ari zala belea
Zitzayen etorri;
-Ori da berriketa
Daukazuna, ori;-
Ziyon beletzar arrek
Esan zozuari.
-Ni berritsua banaiz
Zu berriz lapurra,
Lapurretan gozatu
Oi dezu zintzurra;
Zozua naiz ta ez det
Esaten gezurra,
Gaitz-egilliak oi du
Berekin bildurra,
Bizkar gañeratuko
Zaiyola egurra.
-¿Ni lapurra naizela
Esan, ta nik utzi?
Belea zer dan, bear
Dizut erakutsi;
Aundiyagua naiz ta
Ni naiz gaur nagusi,
Oso galdu zerala
Bear dezu etsi,
Ez dirazu egingo
Nolanai igesi.-
Zozuak diyo-ez det
Ukatuko itzik,
Bada egiyak ez du
Iñorako gaitzik;
Ez dizut bada esan
Gezurrezko gauzik,
Itz bat bakarrik ez da
Daguenik utsik,
Zure aurrean ez det
Esateko lotsik.-
Aserratu zitzayon
Belea gogotik
Eta nai ziyon eldu
Gogorki lepotik;
Bañan zozorik etzan
Mugitzen zokotik,
Eta nairikan sartu
Beletzarrak goitik,
Zintzillik gelditu zan
Elbarri egotik.
...............
Licharkeriz dabillen
Gizonari ere,
Etzaiyo etorri oi
Gauz onik beñere.
|