Urtearen lau erak
Uranga eta Berrondo, Juan Ignazio
UDA-BERRIA
Arbolak orria jantzi dirade,
Baita ere bete lorez,
Alaitasuna ekartzen dute,
Diruri daudela parrez:
Nekazaria ere jartzen da
Berari begira pozez,
Iduripenez betetzen dira,
Urte ona da esanez.
Oparo dago aurten loria,
Ederra dago ichura,
Lurrian ere ondo sartzen da
Intzak bustita aitzurra;
Bostortzak ere erabiltzen du
Nai duben bezela lurra,
Kirkirrak ere ateratzen du
Bere zulotik muturra.
Epaillian etortzen zaigu
Kukuba bisitatzera,
Choriak ere alaiturikan
Datozte kantatutzera:
Mutill chikiak zozora joanik
Sirian biska jartzera,
Beste choriak deituaz ditu
Jarrian buruaz-bera.
Zelai batian agertutzen da
Alako gauza gorria,
Aurreratubaz ikusi nuben
Fruta au zala berria:
Uste det izan biar dubela
Neretzako marrubia,
Ezer ez dago zelai arretan
Ori bezela garbia.
Zelai guztiak daude ederrak,
Guztiz begiragarriak,
Soro ederrak estalirikan
Daukazkiela loriak,
Gobaran gisa zabaldurikan
Daude churi ta gorriak,
Zer gauzachua ekarri digun
Aurtengo udaberriak.
UDA.
Udak luzatu ditu egunak,
Baitare gaubak laburtu,
Orregatikan nekazaria
Ezin liteke bildurtu:
Edertasuna aundia dute
Zure zelaiak agertu;
Jaungoikuari konserbatzeko
Biar diogu eskatu.
Lore ederra izandu dute
Udaberrian sagarrak,
Gero pepitaz jantzi dirade
Arbola aben adarrak:
Loretsu ditu artoak ere
Agertzen bere tontorrak;
Kanpo guztiak ipintzen ditu
Berdeturikan belarrak.
Nekazaria goiz jaikitzen da
Joateko bere lanera,
Illundu arte bere lanetik
Ez da etortzen echera;
Botatzen ditu jorrai aitzurrak
Eta saskia lurrera,
Belar sorta bat bei gaisuari
Dijua eramatera.
Zelai ederrak ikusten dira;
Gabean intzak bustiak,
Egunaz berriz berotzen ditu
Mundu guztiko argiak;
Esker emanaz danongatikan
Jarritzen zaio garia,
Ondo etorri, esaten dio,
Eguzki zoragarria.
UDAZKENA.
Udazkenian asitzen dira
Arbolak larrugorritzen,
Ezin jasorik orriak dira
Penaturikan erortzen,
Zelai berdiak bezturik daude,
Lutua siņalatutzen,
Nekazariak alduen dana
Bildu ta du echeratzen.
Aiziak ditu bota lurrera
Orbelak adarretatik,
Indar guztia kendutzen dio
Arbol ederrai gaņetik;
Artuak ere etzaten dira
Indar galdurik zaņetik,
Chori gaisuak erretirua
Artutzen dute bertatik.
Orbel ederrak ibiltzen dira
Lurrian jira ta bira,
Arrastaluak danak bilduaz
Botatzen ditu saskia,
Ukullurako eraman ditu
Bei gaisuaren azpira,
Lenago eder ziran orriak
Orain itsusitu dira.
Orain dirade sagarrak
Ta bete tolare danak,
Sagarduakin betetzen ditu
Ontziak daukazkienak;
Sasoi onetan bukatzen dira
Sagardietako lanak;
Zelai guztiak soilduak laga
Dizkigu uda-azkenak.
NEGUA.
Neguak ez du ezer ematen,
Kanpo dana dago illa,
Urtiak duben laugarren ertza
Desio det juan dedilla;
Aize otza ta euria da maia
Askoren kanta ubilla,
Sendagaitera joaten gerade
Korrika zerbaiten billa.
Ala berian arbolak ere
Daudela larru gorrian,
Garia beste gauzikan ez da
Zutik ikusten lurrian;
Zelai guztiak daude soilduak,
Orririk ez da lurrian,
Uste gabian jarritzen zaigu
Aize charrenbat gerrian.
Mendira joanta ekartzen dute,
Nekazariak egurra,
Basurde eta cherri gosiak
Dabiltza jaten ezkurra,
Guztia churia jarritzen zaigu
Maindire egiņik lurra,
Jaunak goitikan bigaldu digu
Izotza eta elurra.