Uda
Uranga eta Berrondo, Juan Ignazio
Egun luziak irichi dira,
Eguzki beruarekin,
Gau intza ere etorri zaigu
Chit grazi aundiyarekin;
Arbolak dira orain agertzen
Pepita mardularekin,
Nekazariak poztutzen dira
Orla ikustiarekin.
Arto jorrara bigarren aldiz
Dijuaz nekazariak,
Ayen gorputzak arratserako,
Nekatzen dira guztiak;
Sagardietan ikusten dira
Arbola danak betiak,
Udaberrian lore ziranak
Orain dirade aliak.
Arto ederrak berdeturikan
Zelayan dira agertzen,
Jorrayarekin nekazariak
Ditu ondo maniatzen;
Belar charrikan baldin bazaio,
Bere inguruan sortzen,
Sasira ditu andik kendu ta
Abek guztiak baztartzen.
Beste landare eder bat degu,
Soroan ori ikusten,
Jende guztia oni begira,
Chit pozturik da arkitzen;
Esker aundiyak gariak dizka
Eguzkiari ematen,
Beste bat arte agur gozoa
Dio pozturik egiten.
Nekazariak zelaira joanik,
Garia du ebakitzen,
Errotariak onen alia
Iriņ egiņik du jartzen;
Eta okiņak bere echian
Digu ogiya erretzen:
Udaberriko lanak onela
Dizkigu udak ordaintzen.