Uda azkena
Uranga, Juan Ignazio
Artoak orain asitzen dira,
Sustraiyetatik nekatzen,
Zutikan ozta daude guztiyak
Duten burua jasotzen;
Sustrai ondotik ikusten dira
Nola diraden gorritzen,
Egun batetik bestera dira
Indar galdurik gelditzen.
Arbolak ere bota dituzte
Beren gaņeko orriyak,
Arrastatuaz lurrean dabiltz
Igarturikan guztiyak;
Larrugorritzen asitzen dira
Mendiko arbol aundiyak,
Eta igeska joaten dirade
Gure chori kantariyak.
Belar onduak biltzen dirade
Eta eraman ganbara,
Bei gaisuai eramateko
Neguan beren askara:
Era onetan ondo jan eta
Izango dute indarra,
Ez da izango aben laguntza
Nekazarientzat charra.
Isiltzen dira kirkirrak eta
Gordetzen da chingurriya,
Enadak ere topatu nai du
Beretzat toki berriya:
Okerturikan dago artoa
Lurreraņo eroriya,
Zelai ta chara guztiyak daude
Larrugorriturik iya.
Sagar aleak erortzen dira
Arbol-gaņetik lurrera,
Pilla eginta jasotzen dira
Guztiyak saski batera;
Beresi eta sartzen dirade
Abek danak tolarera,
Uda azken onak au du ekartzen
Nekazarien echera.