Orbela
Uranga, Juan Ignazio
Uda berriyan orri ezea
Arbolan zera agertzen,
Larrugorriyan egondu dana
Chit polliki dezu jazten;
Negu beltzari diyozu bada
Agur gozo bat egiten,
Eta ederki dezu arbola
Orri ederrez ornitzen.
Zuri zaizkitzu karnabak eta
Pintzanak inguratutzen,
Lana egiņaz polliki dezu
Kabiya antolatutzen;
Kukua ere zeronek dezu
Deituaz erakarritzen,
Egun sentiyan zaizkitzu danak
Musika joaz esnatzen.
Pisti guztiyak maite zaituzte
Bai eta ere gizonak,
Zuk dizkigutzu guri ekartzen
Danentzako berri onak:
Jazten dituzu bada arbolak
Neguan soillik egonak,
Poza artzen du negu guztiyan
Zu agertu zai dagonak.
Erreka chulo batera iņoiz
Baldin bazera erortzen,
Bere ertzian anchen zerade
Gorriturikan gelditzen:
Gero noizebait arrastaluak
Zaitu bereganatutzen,
Andikan saski batera zaitu
Zimaurretako jasotzen.
Oso ederra izandu ziņan
Arbol gaņian zeundela,
Atzo aizean jostallu ziņan
Eta gaur zimaur ustela;
Gizon gaztea uste gabian
Zar biurtzen dan bezela,
Zu ere oraiņ biurtzen zera
Orri ziņana orbela.