On Pedro Nobia Salzedo-koari bere jayotzaren eunkidan
Uranga, Juan Ignazio
Illero ¿nola illartargia
Da goitik berri argitzen?
Ala da orain izen aundi bat
Euskal-erriyan berritzen;
¿Ez alda iñor gizon ark zuben
Jakinduriyaz arritzen?
Bada bakarrik ikasi zuben
Euskal izkera aunditzen.
Jayo ondoren amachok ziyon
Seaskachoa ibiltzen,
Gero gogotsu ibil zediyen,
Euskaran itz onak biltzen.
¿Nola choriyak dute jankaiya
Bildurikan kabiratzen?
Ala zituben gure euskaran
Itz ederrak echeratzen.