Enadaen elkartasun maitatiya
Uranga, Juan Inaziyo
1
Beti bezela etorri dira
txori bi tellatupera,
uda-berriko beren langintzak
argiro erakustera;
ez dakit diran biyak berriyak
baņan len ere lan bera,
egiņ oi dute zurpe orretan
pozkiroz egiņik kera,
erakarririk aize laguntzak
txit urrutitik onera.
2
ĄZer ederra dan oyen egite
lantze guztizko garbiya,
zer ederra dan etxe bizitzaz
egiten duten kabiya!
uda berriyan egun sentiko
eguzkiyaren argiya,
dute berenzat langintzarako
pozaren osagarriya,
dana nagitsu bizi diranen
izpillu lotsagarriya.
3
Lendabiziko ur billa dira
joaten bi txori gaixuak,
diradelako biyak pioyak
ta egintzako maisuak;
ikusgarriyak dira oriyen
kabigintzako lantxuak,
izanagatik egite denak
irudiz zerbait zailltxuak,
mokoz dituste moldatzen zakar
zurpe artara jasuak.
4
Urez bustirik jarritzen dute
kabi tokiya osoro,
egintza ontan sayatzen dira
atsegiņez ta gozoro;
badirurite jira biraka
dabiltzan bi pisti txoro,
dituztelarik goitik ikusten
muntegi ta zenbait soro
non pozkirotzat arki dituzten
belar ta lurra oparo.
5
Beren gogozko zurpe aurrian
egiņik lautxo bat jira,
diyo emiak arrari: Zuaz
len izan geran tokira;
denak eraman ez badituzte
kabi gai onak an dira,
bada besteak zure aurretik
ara iritxi balira,
an inguruan beste gai leku
zabal ederrak badira.
6
Zai egongo naiz, zuaz aguro
nere laguntxo maitia,
agindu denak zintzo egiņaz
zuzen ibilli zaitia;
ondo dakizu toki txarretan
ibilli eta sartzia,
dala nor berak bide zuzena
usterik gabe galtzia,
eta maitaroz bizi diranen
biyotz ederra saltzia.
7
-Etzaitezela idurikortu
ni azkar etorriko naiz,
zure arr onek egingo ditu
zugan ager aldiyak maiz,
baldin bidian txorakeriyan
jostatzen gelditzen banaiz,
lagun artetik desegitia
nola izaten baian gaitz,
ez ikaratu, egingo ditut
zure aginduak garaiz.
8
Ontzi bearrik ez dute oyek
dena dabilte mokuan,
eta kabiya egiten dute
tellatupeko txokuan;
egun batzuek igarorikan
gogozko lantze gozuan,
arkitze dira biyak pozaren
izate eder osuan.
umalditzeko etxe bizitza
bukatzen duten orduan.
9
Arraultzarekin daguenian
emiak arrari diyo:
-Etzaitezela aldendu, baņan
gabaz ez nigana iyo;
ondo dakizu oztutzen kabi
oni utziko baniyo,
gure langintza denak ezere
ez lutekela baliyo,
zeren ez naizen ezertarakoa
emendik mugitzez fiyo.
10
Egunaz berriz ager aldiyak
nigan egiņ zaizkidatzu,
aldezun jankai guztiya neri
ekarri bear dirazu;
nere aginte guztiya ondo
gaur egiten badirazu,
zureganako nere biyotza
egongo da naikidatzu;
lagun maitia, arren! neregan
arreta dena izazu.
11
-Zure aginduz igaroko det
or beraxiago gaba,
zaituko zaitut gogor egiņaz
okerrik gertatzen bada;
baldiņ agertzen badainguru
ontara arranotzarra
deituko diyet lagun guztiyai
ez naiz izango bakarra:
au erantzunaz gelditutzen da
lotan enadatxo arra.
12
Lo alditxua egiņ ondoren
emeak diyo arrari:
-Beti bezela pozez beterik
jardun zaitia kantari;
gero berriro jarrai zayozu
eguneroko lanari,
ekar zadazu nere maitia
neretzat diņa janari;
bereix gaitian zatozen arte
agur egiņaz elkarri.
13
Bi enadatxo abek dirade
gizonarentzat lan giyak;
aurrez ikusi degu lagunduz
bizitzen dirala biyak;
erakusgarriz artu gintzake
geranak zerbait utziyak,
txori gaisuen maitasuna ta
lagungarrizko neurriyak,
geon mesedez ikus gaitian
ixpillu ontan guztiyak.