Eiztaria, zakurra eta ollagorra
Uranga eta Berrondo, Juan Ignazio
Gau batian irten zan
Bat mendi aldera,
Bere zakurrarekin
Ollagor eizera;
Illargi ederraren
Laguntasunakin,
Laster ziran arkitu
Ollagorrarekin;
Zakurrak esan-dio:
Zaude ollagorra,
Ezin zindezke bada
Orain joan iņora;
Nere nagusia da
Laster etorriko,
Orrengatik ez dizut
Iņora utziko;
Ollagorrak onela
Dio eranzuten:
Zuretzat izango naiz
Banazu achitzen,
Baņan ontan izango
Dezu lanik asko,
Zu bezelako batek
Ez nau achituko;
Tira, nai dezunian,
Atoz nere segi;
Au esanarekin bat
Egatzen da asi,
Eta zakurrak dio
Atzetik segitu,
Azkar lengo lekura
Berriz ekarridu:
Orra nausi non duen
Aurrez aurre bertan,
Sar beza azkar ill ta
Zorro zar orretan;
Eiztariak tira ta,
Bertan du botatzen,
Ollagorra azkenik
Illa da gelditzen.
..................
Zakur ori bezela
Danari saiatzen,
Eskura orla zaio
Choria etortzen;
Eta baldin bagera
Gai ontan arkitzen,
Ez utzi albadegu
Igesi egiten.
|