Egun on! Pepe Artolari bere egunean
Uranga, Juan Ignacio
Laburrak dira nere sentsuko
Jakinduriyan adarrak
Argatik ditut iskribatutzen
Bi errenkada bakarrak;
Luma neriak muturrez dira
Ordoitsu eta lakarrak
Nik ar nitzake lum-oiyen ordez
Abarkak eta mantarrak.
Gauz geiyegiyan sartu naizela
Dauzkat barrengo damua,
Ari zuzena oker bidetik
Oraia azkatzera nua;
Gaurkuan ondo irtetzen bazait
Nigan zortu dan asmua,
Ikasiko det nondikan lotu
Tantza mea-ri amua.
Zuri dizutan naitazun onak
Nau zerbaitera mugitzen,
Zerbait egingo detala deitzot
Ez banaiz buruz nagitzen;
Baldin ez bazait asno detana
Moztu, ta oso urritzen,
Saiyatuko naz gaurko egunez
Urtero zerbait berritzen.
Ez dakit, nola galtzen etzaizun
Bertso puntuzko ariya,
Badirurizu egin dezula
Gordallutzako kabiya;
Ipui jartzable bikaña zera
Eta chit itztun garbiya,
Ama euskaran seaskatikan
Ikusten dezu argiya.
Barka nazazu baldin aritik
Kampora badet itsegin,
Eta zurekin iskribu ontan
Barnuke zerbait utsegin;
Guk biyok degun naitazun ona
Ezin liteke desegin,
Zuk egun orla igarotziaz
Nik izango det atsegin.