Egiya
Uranga, Juan Ignazio
Euskaldunak aztutzat
Daukagu guztiya,
Eman bear liguke
Benetan otzkiya;
Deus ez balitz bezela
Daukagu utziya,
Aritza malko tristez
Gajua bustiya.
Euskarazko izkuntza
Iya zaigu aztu,
Zergatikan geraden
Beste batez nastu;
Gure bide legunak
Zerbait dira laztu,
Nairikan besterenak
Obeto jarraitu.
żNola da itsasua
Aserrez aunditzen,
Dubenian aiziak
Gogorki mugitzen?
Ala da gure biyotz
Euskalduna mintzen,
Duenian etsaiyak
Aserrerazitzen.
ˇGogor, gogor aurrera!
Biyotza oztu gabe,
Nere aldetik beinzat
Nik ala nainuke;
Deadar egin zagun
Ta ez degu kalte,
ˇEuskara bear degu
Bizi geran arte!
|