Egiya ote da?
Uranga, Juan Ignacio
Gauza adigarri bat
bearko du gerta,
zergatikan chit bero
dabillen Mamerta;
nola deben pentsatu
ikustia Pachi,
sukaldetik kalera
aguro da jachi;
ala ate onduan
daguela, pasa
zayo bere aurretik
Manuela Lasa;
eta galdetu diyo
Manuela-ri onla,
izeri begira zaude
nora, eta nola?
orrela egotiak
ez dizu baliyo,
Pachik Joshepacho-ri
diyo amoriyo;
Mamertak onla diyo
farrez ero, ero;
egiya ager leike
bear bada gero;
gauza etorriko da
bear detan gisan,
ezkontzen naizenian
Pachikin elizan;
nik izanagatikan
illia bakan
eta ortz errenkada
aspaldicho joana,
badez diru pishka bat
orrazerikan ez
apainduri modu an
egiten det errez;
len ere esan dizut
zerbait banuela,
eta berrirotuko
dizut, Manuela;
Mamerta geldi zaite
aguro ishillik;
bestela jar-ko zaitut
kakotik chinchillik;
agiyan ikusiko
zaitugu ezkontzen...
danean sagar ustel
arrak jun ontzen;
nola zeruan ortz eta
agiñ gabe arki,
zure dirurik ez da
berriyentzat aski;
eta joan obe dezu
asarretu gabe,
berdin Joshepacho da
Pachi goruan jabe
Manuelak nai ziyon
burutik au kendu,
zediyen Pachigandik
Mamerta atsendu
...............
...............
Manuela bezela
diranak mintzatzen;
dituzte amorezko
su asko itzaltzen;
¿nola du antza, aize
zakarrak alchatzen?
ala dira nobiyo
kontuak shalchatzen.
|